XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10. - Beste hizkuntzak: gehienez puntu 1 hizkuntzako, guztira ezingo direla 2 baino gehiago lortu.

11. - Ertzaintzan egindako lana: 30 puntu arte, honela emango direla puntuak destino bakoitzean egindako hilabete oso bakoitzagatik:

Puntuak
- LEHERGAILUAK DTB: 0'35
- ESKOLTEN ZERBITZUA: 0'35
- TALDE MUGIKORRA: 0'35
- AVCS: 0'15
- JOKO: 0'15
- KRIMEN IKERKETARAKO TB: 0'15
- IKASTEGIKO IRAKASLE: 0'10
- HERRITARREN SEGURTASUNA: 0'10
- SOS-DEIAK: 0'05
- ARGIKETAK: 0'05
- BIDEZAINGOA: 0'05

IV. ERASKINA

EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO POLIZIAN DESTINOAK BETETZEKO DEIALDIA ONARTU ETA ARGITARATZEN DUEN SEGURTASUN SAILBURUORDEAREN 1993KO UZTAILAREN 16KO ERABAKIARENA

MERITUEN NEURKETA.

- Eskoltak

I. - MERITU BEREZIAK

1. - Izangaiak lanposturako eskatzen diren nortasuneko ezaugarriei egokitzen diren aztertzeko testa eta elkarrizketa osagarria egitean datza saio honek.

Ondorengo hauek dira ezaugarriok:

- Monotoniari aurre egiteko gaitasuna.

- Estresari aurre egiteko gaitasuna.

- Sufritzeko/norbere garaipenerako gaitasuna.

- Norbere kontrola.

- Egonkortasun emozionala.

- Arreta/konzentrazio gaitasuna.

- Taldean lanegiteko gaitasuna.

Testak 30 puntu balioko du gehienez eta elkarrizketak 10 puntu, baina saioaren guztirako puntuaketa emango da, 0-tik 40 puntura bitartekoa alegia, eta lanpostua lortzeko gutxienez 20 puntu lortu beharko dira.

II. - MERITU OROKORRAK

1. - Polizi lanagatik eskuratutako medailak: 3 puntu.

2. - Ertzaintzan egindako lana:

Borondatezko lanutzialdian, geldialdi irmoan edo Beste Administrazio publiko bateko zerbitzuan egoerak salbu, beste administrazio mailako egoeratan egindako hilabete oso bakoitzeko 0'10 puntu, gehienez 10 puntu arte.

3. - EUSKARA: gehienez 10 puntu arte.